Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 31:20-38 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

20. Era berean, garbitu arropa guztia, baita larruzko gauzak, ahuntz-ilezko oihalak eta zurezko tresnak ere».

21. Guduan izandako soldadu guztiei esan zien Eleazar apaizak: «Hona hemen Jaunak Moisesi aginduriko legeak:

22. Urre, zilar, brontze, burdina, eztainu nahiz berun,

23. hau da, sua jasan dezakeen zernahi, sutan ezarri eta garbikuntzarako uretan sartuz garbituko duzue; sua jasan ezin duen guztia, berriz, uretan sartuko duzue.

24. Zazpigarren egunean arropak garbitu eta garbi geldituko zarete; ondoren, kanpalekuan sartu ahal izango zarete berriro».

25. Jaunak esan zion Moisesi:

26. «Atera, Eleazar apaizaren eta elkarteko familiaburuen laguntzarekin, harrapaturiko gizaki eta abereen kontua,

27. eta erdibanatu gudura borrokatzera joan direnen eta elkarte osoaren artean.

28. Horretatik guztitik, bereizi zati bat Jaunarentzat: gudura borrokatzera joan direnei dagokienetik, bostehuneko bat, bai gizakietatik, bai behi, asto nahiz ardietatik;

29. hartu zati hori eta eraman Eleazar apaizari Jaunarentzat eskaintza gisa.

30. Gainerako israeldarrei dagokienetik, berriz, hartu berrogeita hamarreko bat, bai gizakietatik, bai abere guztietatik —behi, asto nahiz ardietatik—, eta eman Jaunaren egoitzako zerbitzuaz arduratzen diren lebitarrei».

31. Moisesek eta Eleazar apaizak Jaunak Moisesi agindu bezala egin zuten.

32. Guduan harrapatu zutenetik gelditzen zena hauxe zen: ardiak 675.000,

33. behiak 72.000,

34. eta astoak 61.000;

35. gizakiak, berriz, hau da, neskatxa birjinak, 32.000 guztira.

36. Guduan izandakoei zegokien erdi-partea hauxe zen: ardiak 337.500

37. (Jaunari zegozkionak 675 buru),

38. behiak 36.000 (Jaunari zegozkionak 72 buru),

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 31