Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 30:8-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Senarrak, horren berri jakitean, deus ere esaten ez badio, boto nahiz konpromisoak baliozkoak izango dira.

9. Baina senarrak, jakitean, onirizten ez badie, baliogabeturik geldituko da emazteak eginiko boto nahiz ongi pentsatu gabe harturiko konpromisoa; Jaunak libre utziko du haietatik.

10. «Alarguntsaren nahiz senarrak zapuztutako emakumearen botoa nahiz edozein konpromiso baliozkoa izango da.

11. Eman dezagun, ordea, emazteak, artean senarraren etxean bizi dela, botoz nahiz edozein zin-hitzez bere burua lotzen duela.

12. Senarrak, horren berri jakitean, deus ere esaten ez badio, oniritzia ematen dio, eta botoak zein konpromisoak baliozkoak izango dira.

13. Baina senarrak, jakitean, baliogabetzea erabakitzen badu, emazteak hitzemandako botoa nahiz konpromisoa hutsean geldituko da. Senarrak baliogabetu dituenez, Jaunak haietarik libre utziko du emaztea.

14. Edozein delarik ere emaztearen botoa edo barau egiteko zin-hitza, senarrak bihurtzen du baliozko ala baliogabeko.

15. Senarrak, emaztearen boto nahiz konpromisoaren berri jakinik, biharamuna arte deus ere esaten ez badio, emakumearen botoa zein konpromisoa baliozkoa izango da.

16. Baina geroago baliogabetzea erabakitzen badu, bera izango da emaztearen erruaren erantzule».

17. Horiek dira Jaunak Moisesi emandako arauak, bai emakume ezkonduak, bai oraindik aitaren etxean bizi den neskatxak eginiko promesei buruz.

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 30