Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 30:15-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Senarrak, emaztearen boto nahiz konpromisoaren berri jakinik, biharamuna arte deus ere esaten ez badio, emakumearen botoa zein konpromisoa baliozkoa izango da.

16. Baina geroago baliogabetzea erabakitzen badu, bera izango da emaztearen erruaren erantzule».

17. Horiek dira Jaunak Moisesi emandako arauak, bai emakume ezkonduak, bai oraindik aitaren etxean bizi den neskatxak eginiko promesei buruz.

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 30