Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 3:33-37 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

33. Merariren ondorengoen senitarteak mahlitarrak eta muxitarrak ziren.

34. Izen-bilketan, hilabetez gorako gizonezkoak 6.200 ziren.

35. Meraritarren senitarteburua Abihailen seme Tzuriel zen. Hauek egoitzaren alboan, iparraldera, etxolatu ziren.

36. Meraritarren ardurapean zeuden egoitzako oholak, zehar-egurrak, zutabeak, oinak eta beste osagai guztiak;

37. baita atari inguruko zutabeak beren oinekin, hesolak eta sokak ere.

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 3