Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 3:32-39 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

32. Aaronen seme Eleazar zen lebitarren senitarteburuen nagusi. Honek bere menpean zituen santutegiko zerbitzuaz arduratzen ziren guztiak.

33. Merariren ondorengoen senitarteak mahlitarrak eta muxitarrak ziren.

34. Izen-bilketan, hilabetez gorako gizonezkoak 6.200 ziren.

35. Meraritarren senitarteburua Abihailen seme Tzuriel zen. Hauek egoitzaren alboan, iparraldera, etxolatu ziren.

36. Meraritarren ardurapean zeuden egoitzako oholak, zehar-egurrak, zutabeak, oinak eta beste osagai guztiak;

37. baita atari inguruko zutabeak beren oinekin, hesolak eta sokak ere.

38. Ekialdean, hau da, egoitzaren buruz buru eta elkarketa-etxolaren aurrean, Moises, Aaron eta honen semeak zeuden etxolatuak; hauek santutegiaren zerbitzuaz arduratzen ziren israeldarren izenean. Beraiek ez beste norbait zerbitzu horretan sartzen bazen, heriotzara ematen zuten.

39. Moisesek eta Aaronek senitarteka erroldatu zituzten lebitarrak, Jaunaren agindura. Hilabetez gorako gizonezkoak 22.000 ziren guztira.

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 3