Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 3:27-32 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

27. Kehaten ondorengoen senitarteak amramdarrak, itzhartarrak, hebrondarrak eta uzieldarrak ziren.

28. Izen-bilketan hilabetez gorako gizonezkoak 8.600 ziren, santutegiaren zerbitzurako.

29. Kehatarren senitarteak egoitzaren alboan, hegoaldera, etxolatu ziren.

30. Kehatarren senitarteburua Uzielen seme Elitzafan zen.

31. Kehatarren ardurapean zeuden kutxa, ogien mahaia, argimutila, aldareak, santutegiko zerbitzuan erabiltzen ziren tresnak eta etxola bitan banatzen zuen errezela.

32. Aaronen seme Eleazar zen lebitarren senitarteburuen nagusi. Honek bere menpean zituen santutegiko zerbitzuaz arduratzen ziren guztiak.

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 3