Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 29:7-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. «Zazpigarren hilaren hamarrean, batzar sakratua izango duzue; barau-eguna izango da eta ez duzue ohiko lan arruntik egingo.

8. Zekor bat, ahari bat eta urtebeteko zazpi arkume —denak akats gabeak— eskainiko dituzue erre-oparitzat, eta Jaunak atseginez onartuko ditu.

9. Oliotan oraturiko irina eskainiko duzue labore-oparitzat: zekorrarekin hamabi kilo, ahariarekin zortzi kilo

10. eta arkume bakoitzeko lau kilo.

11. Gainera, aker bat barkamen-oparitarako, Barkamen Egun handiko barkamen-opariaz eta eguneroko erre-opariez gain, berauei dagozkien labore- eta isur-opariekin.

12. «Zazpigarren hilaren hamabostean batzar sakratua izango duzue eta ez da ohiko lan arruntik egingo. Zazpi egunez egingo duzue jai Jaunaren ohorez.

13. Hamahiru zekor, bi ahari eta urtebeteko hamalau arkume —denak akats gabeak— eskainiko dituzue erre-oparitzat, eta Jaunak atseginez onartuko ditu.

14. Oliotan oraturiko irina eskainiko duzue labore-oparitzat: zekor bakoitzeko hamabi kilo, ahari bakoitzeko zortzi kilo

15. eta arkume bakoitzeko lau kilo.

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 29