Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 29:17-34-36 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17-34. «Bigarren egunetik zazpigarrenera, eguneroko erre-opari eta berauei dagozkien labore- eta isur-opariez gain, akats gabeko abereak eskainiko dituzue erre-oparitzat, dagozkien labore- eta isur-opariekin, eta aker bat barkamen-oparitarako. Hona erre-oparitzat eskaini beharreko abereak:«Bigarren egunean, hamabi zekor, bi ahari eta urtebeteko hamalau arkume; hirugarren egunean, hamaika zekor, bi ahari eta urtebeteko hamalau arkume; laugarren egunean, hamar zekor, bi ahari eta urtebeteko hamalau arkume; bosgarren egunean, bederatzi zekor, bi ahari eta urtebeteko hamalau arkume; seigarren egunean, zortzi zekor, bi ahari eta urtebeteko hamalau arkume; zazpigarren egunean, zazpi zekor, bi ahari eta urtebeteko hamalau arkume.

35. «Zortzigarren egunean, amaierako batzarra izango duzue eta ez da ohiko lan arruntik egingo.

36. Zekor bat, ahari bat eta urtebeteko zazpi arkume —denak akats gabeak— eskainiko dituzue erre-oparitzat, eta Jaunak atseginez onartuko ditu.

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 29