Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 25:3-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. honela, Baal-Peorren kultuetara makurtu zen herria eta Jaunaren haserre-sua piztu zen Israelen aurka.

4. Jaunak esan zion Moisesi: «Bildu herriko buruzagiak eta urka itzazu nire aurrean egun-argitan, nire haserre-sua Israeldik aldentzeko».

5. Moisesek Israelgo gobernariei agindu zien: «Zuetariko bakoitzak hil bitza Baal-Peorren kultuetara makurtu diren bere ardurapeko gizasemeak».

6. Hartan, emakume madiandar bat berekin zekarrela etorri zen israeldar bat senideen artera, Moisesen eta elkarte osoaren begi-bistan, hauek elkarketa-etxolaren sarreran negarrez zeuden bitartean.

7. Hori ikustean, Eleazarren seme Pinhasek, Aaron apaizaren bilobak, elkartearen erditik irten eta, eskuetan lantza harturik,

8. israeldarraren atzetik oihal-etxolaraino joan eta biei lantza sartu zien sabeletik. Orduan, gelditu egin zen israeldarrak hiltzen ari zen izurria;

9. ordurako, 24.000 ziren izurriaz hildakoak.

10. Jaunak esan zion Moisesi:

11. «Eleazarren seme Pinhasek, Aaron apaizaren bilobak, israeldarren aurka neukan haserrea baretu du, berauen Jainko bakar izateagatik dagokidan eskubideaz arduratsu agertu baita. Horregatik, ez ditut israeldarrak suntsitu, jelosiak eraginda.

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 25