Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 23:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Balaamek esan zion Balaki: «Eraiki hemen zazpi aldare eta prestatu zazpi zekor eta zazpi ahari».

2. Hala egin zuen Balakek, eta bien artean zekor eta ahari bana eskaini zituzten aldare bakoitzean.

3. Gero, Balaamek esan zion Balaki: «Zaude erre-oparien ondoan, ni hemendik aldentzen naizen bitartean. Beharbada, bidera irtengo zait Jauna, eta adieraziko didan guztia esango dizut».Balaam muino soil batera urrundu zen.

4. Han Jainkoa azaldu zitzaion, eta Balaamek esan zion: «Zazpi aldare prestatu ditut eta bakoitzean zekor eta ahari bana eskaini».

5. Orduan, adierazi behar zituen hitzak jarri zizkion Jaunak ahoan Balaami eta Balakengana itzultzeko agindu.

6. Itzuli zen Balaam Balakengana eta erre-oparien ondoan aurkitu zuen moabdar buruzagi guztiekin.

7. Orduan, bertso hauek abestu zituen Balaamek:«Mesopotamiatik etorrarazi nau Balakek,ekialdeko mendietatikMoabeko erregeak:“Zatoz, madarika ezazu Israel,gaitzetsi Jakoben herria!”

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 23