Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 21:6-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Jaunak suge pozoitsuak bidali zizkien eta haien miztoaz israeldar asko hil zen.

7. Orduan, Moisesengana joan eta esan zioten: «Bekatu egin dugu Jaunaren eta zure aurka gaizki-esaka jardunez. Erregutu Jaunari sugeak guregandik urruntzeko».Moisesek herriaren alde erregutu zion Jaunari.

8. Honek esan zion: «Egizu brontzezko suge bat eta ezarri haga baten muturrean. Sugeren batek zizta eginiko edonor, brontzezkoari begiratzean, sendatu egingo da».

9. Egin zuen Moisesek brontzezko sugea eta hagaren muturrean ezarri. Eta sugeren batek norbaiti zizta egiten bazion, brontzezkoari begiratzean, sendatu egiten zen.

10. Abiatu ziren israeldarrak, eta Oboten etxolatu ziren hurrengo.

11. Gero, Obot utzi eta Iie-Abarimen etxolatu ziren, Moab lurraldetik ekialdera dagoen basamortuan.

12. Handik aurrera egin, eta Zered erreka ondoan etxolatu ziren.

13. Handik ere abiatu, eta Arnon errekaz beste aldean etxolatu ziren; Arnon errekak, amortarren lurraldean sortu ondoren, basamortua zeharkatzen du eta moabdarren eta amortarren lurraldeen muga markatzen.

14. Horretaz ari da «Jaunaren Guduak» liburua, dioenean:«Sufa-ko Bahebeta beronen ibaiadarrak;Arnon,

15. bere ibaiadarrekin,Ar ibarrera jaitsieta Moabeko muga ondotikigarotzen dena».

16. Hurrengo, Arnon errekatik, Beer —hau da, «Putzu»— izeneko tokira iritsi ziren. Toki honetan esan zion Jaunak Moisesi: «Bildu herria eta ura emango diot».

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 21