Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 21:24-35 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

24. Baina israeldarrek garaitu egin zuten eta haren lurraldeaz jabetu, Arnon errekatik Jabok errekaraino, hau da, amondarren lurralderaino, hauek gotortua baitzuten muga.

25. Israeldarrak, beraz, amortarren hiriak —Hexbon eta honen menpeko hiriak, alegia— berenganatu eta haietan jarri ziren bizitzen.

26. Hexbon zen amortarren errege Sihonen hiriburua; honek, Moabeko lehengo erregeari eraso eta lurraldea kendua zion Arnon errekaraino.

27. Horregatik diote koplariek:«Zatozte Hexbonera!Berreraiki eta gotortuSihon erregearen hiria!

28. Hexbonen sua sortu,Sihonen hiriburutik suteazabaldueta Moabeko Ar hiriaeta Arnon inguruko gailurraksuntsitu ditu.

29. Zoritxarrekoa zu, Moab!Galdua zara,Kemox jainkoaren herri hori!Bizirik geldituriko zure seme-alabakgatibu eraman dituSihon errege amortarrak.

30. Baina guk geziz jo dituguamortarrak:dena da galduaHexbondik Diboneraino.Hondatu egin dugu herrialdeaNofaheraino,hondatu Medabarainoko guztia».

31. Honela, amortarren lurraldean kokatu zen Israel.

32. Moisesek zenbait gizon bidali zituen Jazer hiria ikertzera, eta israeldarrek Jazer eta inguruko hiriak eskuratu zituzten, beraietako amortarrak jaurtiz.

33. Gero, Baxan alderantz jo zuten, baina Og, hango erregea, bere gudarostearekin erasotzera atera zitzaien bidera, Edrei hiri inguruan.

34. Baina Jaunak esan zion Moisesi: «Ez izan beldur, zure esku jarriko baitut bai bera, bai beraren gudaroste osoa, baita lurraldea ere; Hexbonen bizi zen amortarren errege Sihoni egindakoa bera egingo diozu hari ere».

35. Honela, israeldarrek garaitu eta hil egin zituzten Og erregea, beronen seme-alabak eta gudaroste osoa, inortxo ere bizirik utzi gabe, eta lurraldeaz jabetu ziren.

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 21