Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 21:13-28 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Handik ere abiatu, eta Arnon errekaz beste aldean etxolatu ziren; Arnon errekak, amortarren lurraldean sortu ondoren, basamortua zeharkatzen du eta moabdarren eta amortarren lurraldeen muga markatzen.

14. Horretaz ari da «Jaunaren Guduak» liburua, dioenean:«Sufa-ko Bahebeta beronen ibaiadarrak;Arnon,

15. bere ibaiadarrekin,Ar ibarrera jaitsieta Moabeko muga ondotikigarotzen dena».

16. Hurrengo, Arnon errekatik, Beer —hau da, «Putzu»— izeneko tokira iritsi ziren. Toki honetan esan zion Jaunak Moisesi: «Bildu herria eta ura emango diot».

17. Orduan abestu zuten kanta hau israeldarrek:«Sor bedi ura putzutik!Egin diezaiogun kantu!

18. Buruzagiek irekitako putzua,herriko handikiek zulatuaberen aginte-makilaz!»Ondoren, basamortutik Matanaraino joan ziren israeldarrak,

19. eta hurrengo ibilaldietan, Matanatik Nahalielera, Nahalieletik Bamotera,

20. eta Bamotetik Moabeko landan hedatzen den ibarrera, basamortuaren gain dagoen Pisga tontorrera.

21. Israeldarrek mezulariak bidali zizkioten amortarren errege Sihoni mezu honekin:

22. «Utz iezaguzu zeure lurraldetik igarotzen. Ez gara igaroko ez soroetatik, ez mahastietatik, eta ez dugu edango zure putzuetako urik. Errepidetik joango gara zure lurraldea zeharkatu arte».

23. Baina Sihonek ez zion Israel herriari lurraldea zeharkatzen utzi; aitzitik, bere herria bildu eta bidera atera zitzaion basamortuan eta, Jahtzara etorririk, eraso egin zion.

24. Baina israeldarrek garaitu egin zuten eta haren lurraldeaz jabetu, Arnon errekatik Jabok errekaraino, hau da, amondarren lurralderaino, hauek gotortua baitzuten muga.

25. Israeldarrak, beraz, amortarren hiriak —Hexbon eta honen menpeko hiriak, alegia— berenganatu eta haietan jarri ziren bizitzen.

26. Hexbon zen amortarren errege Sihonen hiriburua; honek, Moabeko lehengo erregeari eraso eta lurraldea kendua zion Arnon errekaraino.

27. Horregatik diote koplariek:«Zatozte Hexbonera!Berreraiki eta gotortuSihon erregearen hiria!

28. Hexbonen sua sortu,Sihonen hiriburutik suteazabaldueta Moabeko Ar hiriaeta Arnon inguruko gailurraksuntsitu ditu.

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 21