Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 21:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Negeven bizi zen Aradeko errege kanaandarrak, israeldarrak Atarim bidetik zetozela jakin zuenean, eraso eta zenbait israeldar preso hartu zuen.

2. Orduan, israeldarrek promes hau egin zioten Jaunari: «Herri hori eskura ematen badiguzu, horien hiriak erabat suntsituko ditugu».

3. Entzun zuen Jaunak israeldarren deia eta eskura eman zizkien kanaandar haiek. Israeldarrek erabat suntsitu zituzten hiriak eta bizilagunak. Horregatik, leku hari Horma, hau da —«Erabateko Suntsipena»—, ezarri zioten izena.

4. Hor menditik, Itsaso Gorrirako bidea hartu zuten israeldarrek, Edom lurraldea inguratzeko asmoz. Bidean, ordea, adorea galdu

5. eta gaizki-esaka hasi ziren Jainkoaren eta Moisesen aurka: «Zertarako atera gintuzuen Egiptotik? Basamortuan hilarazteko? Ez dugu urik, ez jakirik, eta mana delako janari kaskar honetaz asper-asper eginak gaude!»

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 21