Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 19:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Honela mintzatu zitzaien Jauna Moisesi eta Aaroni:

2. «Hona hemen nik, Jaunak, agindua: Esan israeldarrei hartzeko behi gorri bat, akats gabea eta uztarrian lotu gabea,

3. eta ekartzeko Eleazar apaizari. Honek kanpalekutik atera eta bere aurrean hilaraziko du.

4. Eleazar apaizak odoletik pixka bat hartu eta behatzez zazpi bider zirtatuko du elkarketa-etxolaren aurrealderantz.

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 19