Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 16:29-35 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

29. Gizon hauek gizakiak berezko duen heriotzaz hiltzen badira, Jaunak bidali ez nauen seinalea;

30. baina Jaunak mirariren bat egiten badu, lurrak zabaldu eta daukaten guztiarekin irensten baditu, Herio Leizera bizirik jaisten badira, gizon horiek Jauna mespretxatu dutela esan nahiko du».

31. Moisesek mintzatzen amaitu orduko, oinazpian lurra zabaldu

32. eta irentsi egin zituen Koreri elkartu zitzaizkion gizonak beren familia eta ondasunekin.

33. Bizirik jaitsi ziren Herio Leizera ondasun guztiekin, eta lurra itxi egin zen berriro. Honela, Jaunak ezabatu egin zituen elkartetik.

34. Inguruan zeuden israeldar guztiek, haien garrasiak entzutean, ihesari eman zioten, lurrak irentsiko zituen beldur.

35. Jaunak sua leherrarazi zuen eta intsentsua eskaini zuten berrehun eta berrogeita hamar gizon haiek hil zituen.

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 16