Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 16:19-24 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. Korek israeldar elkarte osoa bildu zuen Moisesen eta Aaronen aurrean, elkarketa-etxolaren sarreran. Jauna aintzaz beterik agertu zitzaion elkarte osoari.

20. Jaunak esan zien Moisesi eta Aaroni:

21. «Alde talde horretatik, hor bertan galduko baititut!»

22. Haiek, lurreraino ahuspezturik, esan zuten: «Oi Jainko, izaki guztiei bizi-arnasa damaiezun Jainko, elkarte osoaren gain isuri behar ote duzu zeure haserrea gizon bakar baten bekatuagatik?»

23. Jaunak erantzun zion Moisesi:

24. «Esan elkarteari Kore, Datan eta Abiramen etxoletatik urruti gelditzeko».

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 16