Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 16:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Itzharren seme Kore, Kehaten ondorengo lebitarra, eta hiru rubendar —Eliaben seme Datan eta Abiram eta Peleten seme On—

2. Moisesen aurka matxinatu ziren beste berrehun eta berrogeita hamar israeldarrekin batera. Hauek israeldar elkarteko buruzagi ziren, batzarrean kargu eta itzal handia zituztenak.

3. Moisesen eta Aaronen aurka elkar harturik, esan zieten: «Aski da! Elkarteko kide guztiak daude Jaunari sagaratuak eta guztien artean dago bera. Zein eskubidez jarri nahi duzue zeuen burua Jaunaren batzarraren gainetik?»

4. Hori entzutean, lurreraino ahuspeztu zen Moises,

5. eta Kore eta beronen taldekoei esan zien: «Bihar goizean aditzera emango du Jaunak nor duen berea, nor duen sagaratua eta nori dagokion opariak eskaintzea. Jaunak aukeratua hurbilduko zaio.

6. Egizue, beraz, hau: zuk, Kore, eta zure taldekoek errautsontziak ekarriko dituzue,

7. bertan sua egin eta intsentsua ezarriko duzue Jaunaren aurrean. Orduan azalduko da nor aukeratu duen Jaunak eta nor duen sagaratua. Aski da, lebitarrok!»

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 16