Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 15:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:

2. «Esan israeldarrei: Bizilekutzat emango dizuedan lurraldera iristean,

3. erre-opariak eta sakrifizioak eskainiko dizkiozue Jaunari, nahiz botoren bat betetzeko, nahiz nork bere borondatez, nahiz festa nagusietan. Horretarako abelgorria nahiz abere xehea aukeratuko duzue, eta Jaunak atseginez onartuko du oparia.

4. Sakrifizio horiek eskaintzen dituenak litro eta erdiren bat oliotan oraturiko lau kilo ogi-irin garbi erantsiko dizkie

5. eta litro eta erdiren bat ardo isur-oparitzat arkume bakoitzeko.

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 15