Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 13:9-27 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Rafuren seme Palti, Benjaminen leinukoa;

10. Sodiren seme Gadiel, Zabulonen leinukoa;

11. Susiren seme Gadi, Joseren seme Manasesen leinukoa;

12. Gemaliren seme Amiel, Danen leinukoa;

13. Mikaelen seme Setur, Axerren leinukoa;

14. Bafsiren seme Nahbi, Neftaliren leinukoa;

15. Makiren seme Geuel, Gaden leinukoa.

16. Horiek izan ziren Moisesek lurraldea ikertzera bidali zituen gizonak. Nunen seme Oseasi Josue izena ezarri zion.

17. Moisesek, beraz, Kanaan lurraldea ikertzera bidali zituen, esanez:—Zoazte Negevetik eta igo mendialdera.

18. Begira zer-nolako lurraldea den, hango biztanleak indartsuak ala ahulak, gutxi ala asko diren.

19. Begira haien hiriak oihal-etxolazko kanpamenduak ala hiri gotorrak diren, lurra ona ala txarra den,

20. oparoa ala agorra, zuhaitzik dagoen ala ez. Izan kementsu eta ekarri hango zenbait fruitu ere.Hain zuzen, mahatsa biltzeko sasoia zen.

21. Joan ziren, bada, gizaseme haiek eta lurraldea ikertu zuten, Tzin basamortutik hasi eta Rehoberaino, Hamateko sarrera ondoraino.

22. Negevetik igo eta Hebronera iritsi ziren —Hebron Egiptoko Tanis baino zazpi urte lehenago eraikia zen—. Han bizi ziren Anaken ondorengo Ahiman, Xexai eta Talmai.

23. Exkol ibarrera heldurik, mahats-mordo bakarra zeukan aihen bat moztu eta haga batetik zintzilik biren artean eraman zuten. Granada eta pikuak ere hartu zituzten.

24. Ibarrari Exkol —hau da, «Mahats-mordo»— eman zioten izena, israeldarrek han moztu zuten mahats-mordoarengatik.

25. Berrogei egunez lurraldea ikertu ondoren, itzuli egin ziren

26. eta, Kadexera, Paran basamortura, iritsirik, Moises, Aaron eta israeldar elkarte osoarekin bildu ziren. Guztiaren berri eman eta lurralde hartako fruituak erakutsi zizkieten.

27. Txosten hau azaldu zioten Moisesi: «Bidali gintuzun lurraldera joan gara. Esnea eta eztia darizkion lurra da benetan: hona hemen hango fruituak!

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 13