Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 13:31-33 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

31. Baina harekin ikerketan joandakoek zioten: «Ez, ezin diegu eraso, gu baino indartsuagoak baitira».

32. Eta ikertutako lurraldea oso gaiztoa zela hasi ziren esaten israeldarren aurrean: «Ikertzen ibili garen lurraldeak bertako biztanleak irentsi egiten ditu, eta hango jende guztia ikaragarri handia da.

33. Erraldoiak, Anaken ondorengoak, ere ikusi ditugu. Haien aldean matxinsaltoak ematen genuen eta halaxe hartu gintuzten beraiek ere gu».

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 13