Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 13:1-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jaunak esan zion Moisesi:

2. «Bidal itzazu gizaseme batzuk israeldarrei ematen diedan Kanaan lurraldea ikertzera. Bidali leinu bakoitzetik gizaseme bana, israeldarren arduradunen artetik aukeraturik».

3. Jaunak agindu bezala, bidali zituen Moisesek Paran basamortutik. Guztiak israeldarren buruzagietakoak ziren.

4. Hona bidalien izenak: Zakurren seme Xamua, Rubenen leinukoa;

5. Horiren seme Xafat, Simeonen leinukoa;

6. Jefuneren seme Kaleb, Judaren leinukoa;

7. Joseren seme Igal, Isakarren leinukoa;

8. Nunen seme Oseas, Efraimen leinukoa;

9. Rafuren seme Palti, Benjaminen leinukoa;

10. Sodiren seme Gadiel, Zabulonen leinukoa;

11. Susiren seme Gadi, Joseren seme Manasesen leinukoa;

12. Gemaliren seme Amiel, Danen leinukoa;

13. Mikaelen seme Setur, Axerren leinukoa;

14. Bafsiren seme Nahbi, Neftaliren leinukoa;

15. Makiren seme Geuel, Gaden leinukoa.

16. Horiek izan ziren Moisesek lurraldea ikertzera bidali zituen gizonak. Nunen seme Oseasi Josue izena ezarri zion.

17. Moisesek, beraz, Kanaan lurraldea ikertzera bidali zituen, esanez:—Zoazte Negevetik eta igo mendialdera.

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 13