Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 12:14-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Jaunak erantzun zion:—Aitak aurpegira txu egin izan balio, zazpi egunez lotsatan egon beharko zukeen, ezta? Beraz, geldi bedi zazpi egunez kanpalekutik urruti; ondoren, itzuliko da.

15. Horrela, kanpalekutik urruti utzi zuten Miriam zazpi egunez. Herria ez zen abiatu Miriam bildu zitzaien arte.

16. Gero, Hatzerotetik abiatu eta Paran basamortuan etxolatu ziren.

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 12