Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 12:11-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. eta esan zion Moisesi:—Arren eskatzen dizut! Ez iezaguzu egotzi burugabeki egin dugun bekatu hau.

12. Ez bedi Miriam amaren sabeletik irten orduko haragia erdi janik duen hilaurraren pareko gerta!

13. Moisesek oihu egin zion Jaunari, esanez:—Arren, Jainko, senda ezazu!

14. Jaunak erantzun zion:—Aitak aurpegira txu egin izan balio, zazpi egunez lotsatan egon beharko zukeen, ezta? Beraz, geldi bedi zazpi egunez kanpalekutik urruti; ondoren, itzuliko da.

15. Horrela, kanpalekutik urruti utzi zuten Miriam zazpi egunez. Herria ez zen abiatu Miriam bildu zitzaien arte.

16. Gero, Hatzerotetik abiatu eta Paran basamortuan etxolatu ziren.

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 12