Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 11:1-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Behin batean, kexa bizian ari zen herria. Entzutean, biziki haserretu zen Jauna. Lehertu zen haren haserre-sua herriaren aurka eta kanpaleku-ingurua erabat erre zuen.

2. Herriak oihu egin zion Moisesi laguntza eske. Moisesek Jaunari erregutu eta itzali egin zen sua.

3. Leku hari Tabera —hau da, «Sute»— ezarri zioten izena, Jaunaren sua israeldarren aurka bertan lehertu zelako.

4. Israeldarrekin elkartu zen arrotz-jendeari jateko gogoa bizkortu zitzaion, eta israeldarrak negarrez hasi ziren haiekin batera, esanez: «Haragi pixka bat bagenu behintzat!

5. Gogoan dugu Egipton doan jaten genuen arraina, baita hango pepino, meloi, porru, tipula eta baratxuriak ere!

6. Baina orain goseak hiltzen gaude, “mana” baino ikusten ez dugularik».

7. Txarrangil-haziaren itxurakoa zen mana, erretxina-kolorekoa.

8. Banatu egin ohi zen herria mana biltzeko, eta, errotan eho edo motroiloan xehatu ondoren, lapikoan egosi eta olio-opilen gustuko opilak egiten zituzten.

9. Gauez, kanpalekuan ihintza egitean, gainean agertzen zen mana.

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 11