Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 10:29-36 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

29. Moisesek esan zion Hobabi, bere aitaginarreba Reuel madiandarraren semeari:—Gu bagoaz Jaunak agindutako lurraldera. Zatoz gurekin eta Jaunak Israeli hitzemandako ondasunetan parte emango dizugu.

30. Hobabek erantzun zion:—Ez, ez noa. Nahiago dut neure herrialdera itzuli, neure ahaideengana.

31. Moisesek, berriro:—Ez gaitzazu utz! Zuk ongi ezagutzen dituzu basamortuan etxolatzeko parajeak eta gidari izan zaitzakegu.

32. Gurekin bazatoz, Jaunak eman nahi dizkigun ondasunetan partaide izango zara.

33. Utzi zuten, bada, Jaunaren mendia eta hiru eguneko bidean joan ziren. Jaunaren itun-kutxa aurretik joan zitzaien hiru egunetan, kanpatu behar zuten tokia jakinarazteko.

34. Egunez, abiatu orduko, Jaunaren lainoak estaltzen zituen.

35. Kutxa abiatzerakoan, Moisesek zioen:«Jaiki, Jauna,eta sakabana daitezela zure etsaiak,bihoaz ihesi gorroto dizutenak!»

36. Kutxa gelditzean, berriz, honela zioen:«Itzuli, Jauna!Kontaezinak diraisraeldar gudari-taldeak!»

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 10