Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 10:29-32 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

29. Moisesek esan zion Hobabi, bere aitaginarreba Reuel madiandarraren semeari:—Gu bagoaz Jaunak agindutako lurraldera. Zatoz gurekin eta Jaunak Israeli hitzemandako ondasunetan parte emango dizugu.

30. Hobabek erantzun zion:—Ez, ez noa. Nahiago dut neure herrialdera itzuli, neure ahaideengana.

31. Moisesek, berriro:—Ez gaitzazu utz! Zuk ongi ezagutzen dituzu basamortuan etxolatzeko parajeak eta gidari izan zaitzakegu.

32. Gurekin bazatoz, Jaunak eman nahi dizkigun ondasunetan partaide izango zara.

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 10