Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 10:2-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. «Egin zilar landuzko bi turuta: elkartea biltzeko eta kanpalekua utzi eta abiatzeko seinalea emateko izango dira.

3. Bi turutak batera jotzean, herri osoa zuregana bilduko da, elkarketa-etxolaren sarreran.

4. Bat bakarra jotzean, Israelgo gudari-taldeen buruak bakarrik bilduko dira zuregana.

5. Turuta-hotsa irrintziz lagundua bada, lehenengo joaldian ekialdean etxolaturiko kanpamenduak abiatuko dira;

6. bigarrenean, hegoaldean etxolaturikoak. Irrintziz lagunduriko turuta-hotsa abiatzeko seinalea izango da;

7. irrintzi gabekoa, berriz, batzarrean biltzekoa.

8. Apaizek, Aaronen ondorengoek, izango dute turuta jotzeko kargua; betiko lege izango duzue hau belaunez belaun.

9. «Zeuen lurraldera iritsi ondoren erasoko dizueten etsaien kontra borrokatzera ateratzean, irrintziekin batera turutak joko dituzue. Horrela, Jauna, zuen Jainkoa, zuetaz oroituko da eta salbatu egingo zaituzte.

10. Jo turuta zeuen jaietan ere, festa nagusietan eta ilberri-jaietan, erre-opariak eta elkartasun-opariak eskaintzean. Horrela, zuen Jainkoa zuetaz oroituko da. Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa».

11. Bigarren urteko bigarren hilaren hogeian, lainoa egoitzaren gainetik aldendu egin zen,

12. eta israeldarrak abiatu egin ziren Sinai basamortutik. Lainoa Paran basamortuan gelditu zen.

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 10