Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 10:14-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Lehenbizi judatarren banderapeko kanpamendua abiatu zen bere gudari-taldeekin. Judatarren gudarostea Aminadaben seme Nahxonen agindupean zihoan,

15. isakartarren leinukoa Tzuarren seme Netanelen agindupean

16. eta zabulondarren leinukoa Helonen seme Eliaben agindupean.

17. Bitartean, egoitza jaso eta gerxondarrak eta meraritarrak abiatu egin ziren, hura eramanez.

18. Ondoren, rubendarren banderapeko kanpamendua abiatu zen bere gudari-taldeekin. Rubendarren gudarostea Xedeurren seme Elitzurren agindupean zihoan,

19. simeondarren leinukoa Tzurixadairen seme Xelumielen agindupean

20. eta gadtarren leinukoa Deuelen seme Eliasafen agindupean.

21. Berehala kehatarrak abiatu ziren, gauza sakratuak eramanez; haiek iristerako, beste lebitarrek berreraikia zuten egoitza.

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 10