Itun Zaharra

Itun Berria

Zenbakiak 10:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jaunak esan zion Moisesi:

2. «Egin zilar landuzko bi turuta: elkartea biltzeko eta kanpalekua utzi eta abiatzeko seinalea emateko izango dira.

3. Bi turutak batera jotzean, herri osoa zuregana bilduko da, elkarketa-etxolaren sarreran.

4. Bat bakarra jotzean, Israelgo gudari-taldeen buruak bakarrik bilduko dira zuregana.

Irakurri kapitulu osoa Zenbakiak 10