1. Jaunaren hitzaHadrak lurraldera dator,eta Damaskon gelditzen da;Jaunarena baita Siriako hiriburua,Israelgo leinuak bezala;
2. baita Damasko aldameneko Hamateta hain trebe direnTiro eta Sidon ere.
3. Tirok gotorlekua jaso du,hautsa adina zilar pilatu du,kaleetako lokatza adina urre;
4. baina Jaunak biluztu egingo du,itsasora jaurtiko dituharen ondasunaketa hiria bera suak irentsiko.
5. Hori ikustean,Axkelon dardaraz jarriko da,Gaza min gorritan;baita Ekron ere,bere itxaropenakhuts egin baitio.Gazak erregea galduko du,Axkelonek bizilagun oro;
6. Axdod jende arrotzez beteko da.Honela dio Jaunak:«Horrela ezereztuko dutfilistearren harrokeria;
7. kendu egingo diet ahotikodola darion okela,haginetatik idoloei eskainitako jakiak;hala ere,geldituko dira batzuk biziriketa neure-neureak izango ditut,Judako leinuak bezala;Ekrongoak jebustarrak bezalaizango dira.
8. Neure lurraldearen jagole izango naizinguruan dabiltzangudari-taldeen aurka;zapaltzailea ez da gehiagolurralde honetan sartuko,orain neure begiz zaintzen dut eta».
9. Poztu biziro, Sion hiri eder!Egin irrintzi, Jerusalem hiriburu!Hara, badatorkizu zeure erregea:zuzen eta garaile dator,apal eta asto baten gainean,astakume baten gainean.
10. Berak hondatuko dituEfraimgo guda-gurdiaketa Jerusalemgo zaldiak;hautsiko ditu guda-uztaiak,eta bakea iragarriko die nazioei;itsasotik itsasora aginduko du,Eufrates ibaitiklurraren bazterreraino.
11. Honela dio Jaunak:«Zurekinodolez baietsi nuen itunarengatik,askatuko ditut zure gatibuakespetxetik,erbestetik, ur gabeko putzu horretatik.
12. Itzuli gotorlekura,itxaropena gorde duzuen gatibuok!Hala nik gaur agindu:Ordain ugaria itzuliko dizuet.
13. Juda gezi-uztaia bezala tenkatuko duteta Efraim izanen da gezi;Sion gudari-ezpata bihurtuko dut,eta haren semeak greziarren aurkajaikiaraziko ditut».
14. Jauna agertuko zaiegeziak tximistak bezala jaurtiz;Jainko Jaunak turuta joeta hego-haize beltzen arteanaurrera egingo du.
15. Jaun ahalguztidunak babestuko ditu:habaila-harrizhondatuko dituzte etsaiak,ardoa bezala isuriko duteetsaien odola, isipu-ontzi beteetatikaldare-ertzetan behera jaisten denopari-odola bezala.
16. Egun hartan Jaunak, beren Jainkoak,salbatuko du bere herria,artzainak artaldea bezala;distira egingo dute herritarrekberen lurraldean,diadema bateko harribitxiek bezala.
17. Hura bai zoriona!Hura bai edertasuna!Gariak eta ardoakbiziberrituko dituzteneska-mutil gazteak.