Itun Zaharra

Itun Berria

Zakarias 7:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Darioren erregealdiko laugarren urtean, Kasleu deritzan hilean, hau da, bederatzigarren hilaren lauan, Jaunak bere mezua zuzendu zion Zakariasi.

2. Betel-Saretzerrek, erregearen gobernu-gizon nagusiak, lagun-talde bat bidali zuen Jaunari mesedea eskatzera

3. eta Jaun ahalguztidunaren etxeko apaizei eta profetei galdera hau egitera: «Dolu eta barau egin behar ote dugu bosgarren hilean, aspaldiko urteetan egin izan dugun bezala?»

4. Jaun ahalguztidunak erantzun hau eman zidan,

5. apaizei eta herritar guztiei adierazteko: «Hirurogeita hamar urteotan, bosgarren eta zazpigarren hilean dolu eta barau egiten duzuenean, nire omenez egiten al duzue?

6. Jan eta edaten duzuenean, ez al duzue zeuen onerako egiten?»

7. Gisa honetako mezua iragarria zuen jadanik Jaunak antzinako profeten bidez ere, Jerusalem, inguruko herriak, Negev eta Xefela oraindik bizilagunez beteak eta bakean zeudenean.

Irakurri kapitulu osoa Zakarias 7