Itun Zaharra

Itun Berria

Zakarias 6:9-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Honela mintzatu zitzaidan Jauna:

10. «Zoaz gaur berton Sofoniasen seme Josiasen etxera eta hartu Heldai, Tobias eta Jedaiasen, Babiloniatik itzuli diren erbestetu horien, emaitzak.

11. Har itzazu urrea eta zilarra, egizu koroa eta ezarri buruan Jotzadaken seme Josue apaiz nagusiari.

12. Eta adierazi berari Jaun ahalguztidunak dioena:«Hona “Ernamuin”deitua den gizona;horren etorrerandena erneberrituko da;berriro jasoko duJaunaren tenplua.

13. Bera da Jaunaren tenpluajasoko duena;ohorez betea izango daeta errege-aulkian jesarrikogobernatzeko;apaiza ere bere aulkian jesarriko da,eta zeharo bat etorriko dira biak.

14. Koroa Jaunaren tenpluangeratuko da,Heldaik, Tobiaseketa Jedaiasek egindakoareneta Sofoniasen seme Josiasenbihotz-zabalaren oroigarritzat.

Irakurri kapitulu osoa Zakarias 6