Itun Zaharra

Itun Berria

Zakarias 14:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Hara, badator Jaunaren eguna. Zure ondasunak, Jerusalem, guda-harrapakin bezala banatuko dituzte.

2. Atzerriko nazio guztiak bilduko ditu Jaunak Jerusalemen aurka: hiria hartu, etxeak hustu, emakumeak bortxatu egingo dituzte. Hiri erdia erbestera joango da; baina gainerako bizilagunak ez dituzte botako hiritik.

3. Orduan, Jauna aterako da nazio horien aurka borrokara, lehenagoko guduetan egin ohi zuen bezala.

4. Egun hartan, Oliamendi gainean jarriko ditu oinak, Jerusalemen sortaldean. Bitan ebakiko da Oliamendi, eta haran bat azalduko da sortaldetik sartaldera; mendiaren erdi bat iparralderantz aldenduko da, beste erdia hegoalderantz.

Irakurri kapitulu osoa Zakarias 14