Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14

Itun Zaharra

Itun Berria

Zakarias 13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. «Egun hartan, iturburu bat sortuko da Daviden ondorengoen eta Jerusalemgo bizilagunen bekatua eta kutsadura garbitzeko».

Jaunak sasijainkoak eta sasiprofetak desegingo

2. Jaunak dio: «Egun hartan garbitu egingo ditut lurretik sasijainkoen izenak, ez da aurrerantzean haien aipamenik egingo; bota egingo ditut profetak, baita haiek kutsatzen dituen espiritua ere.

3. Norbait profeta-jardunean hasten bada, sortu zuten gurasoek berek esango diote: “Hil egin behar duk, Jaunaren izenean gezurrak iragarri ditualako”. Bere gurasoek zulatuko dute alderik alde, profeta-jardunean ari den bitartean.

4. Egun hartan, lotsatu egingo dira profetak beren profeta-jardunaz eta ez dira soingaineko iletsuz jantziko, engainatzeko.

5. Esango dute: “Ni ez naiz profeta, nekazari baizik; lursailen jabe naiz gaztetandik”.

6. Eta galdetuko diote: “Zer dituk, bada, soinean daramatzaan zauri horiek?” Eta hark erantzungo: “Neure maitaleen etxean zauritu naute”».

Herri berria sortuko

7. Jaun ahalguztidunak dio:«Jaiki zaitez, ezpata,nire artzainaren aurka,nire laguntzailearen aurka.Jo artzaina:ardiak sakabanatu egingo dira,txikienak ere jo egingo ditut.

8. Lurralde guztian, hirutatik bi kendueta hil egingo dira,eta heren bat soilik geratuko da.

9. Heren hori sutan garbituko dutzilarra garbitzen den bezala,urrea arragoan bezala.Hark dei egingo diteta nik erantzun egingo diot:“Ene herri” esango dut,“Jauna, ene Jainko” esango du».