Itun Zaharra

Itun Berria

Zakarias 12:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Israeli buruzko Jaunaren mezua. Jaunak zabaldu du zerua, berak oinarritu lurra, berak eman dio gizakiari bizi-arnasa.

2. Honela dio Jaunak: «Inguruko herri guztiak mozkortuko dituen ardo-kopa bihurtuko dut Jerusalem, eta gauza bera egingo dut Juda osoarekin ere, Jerusalem setiatuko dutenean.

3. Egun hartan, hala ere, harri astun bihurtuko dut Jerusalem herri guztientzat: jasotzen ahalegintzen dena, zauritu egingo da. Lurreko herri guztiak bilduko dira Jerusalemen aurka.

Irakurri kapitulu osoa Zakarias 12