Itun Zaharra

Itun Berria

Zakarias 11:8-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Hilabete batean hiru artzain kendu nituen; baina haserretu egin nintzen ardien kontra, eta beraiek ere aspertu egin ziren nitaz.

9. Orduan, esan nien: «Ez dut jarraitu nahi zuek larratzen. Hil behar duena, hil dadila! Galdu behar duena, gal dadila! Geratzen direnek, jan dezatela elkar!»

10. «Edertasun» makila hartu eta hautsi egin nuen, herrialde guztiekin Jaunak egindako ituna hausten nuela adierazteko.

11. Egun hartan desegin zen ituna, eta niri begira zeuden ardi-tratulariek argi eta garbi ezagutu zuten Jaunak bere mezua azaltzen zuela horretan.

12. Gero, esan nien: «Ondo baderitzozue, ordaindu lansaria; bestela, utzi». Haiek zilarrezko hogeita hamar txanpon ordaindu zizkidaten.

13. Jaunak esan zidan: «Begira nolako prezioa ezarri dioten nire buruari. Eramazkiozu tenpluko urtzaileari». Hartu nituen, bada, hogeita hamar txanponak, eta tenpluko urtzaileari eraman nizkion.

14. Gero, bigarren makila, «Batasun» deitua, hautsi nuen, Judaren eta Israelen arteko senidetasuna hausten nuela adierazteko.

15. Jaunak agindu zidan: «Joka ezazu artzain arduragabearen antzera.

16. Izan ere, neuk jarriko dut herrian artzain bat; ez du ardi galduen ardurarik izango, ez da aldenduen bila ibiliko; ez ditu zaurituak sendatuko, ezta osasuntsuak bazkatuko ere; gizenduak jan egingo ditu eta apatxak ere atera egingo dizkie».

17. Bai errukarria artzain arduragabea,artaldea bertan behera uzten duena!Ezpata haren besoaren aurka,haren eskuineko begiaren aurka!Ihartu bekio besoa!Itsutu bekio eskuineko begia!

Irakurri kapitulu osoa Zakarias 11