Itun Zaharra

Itun Berria

Zakarias 10:9-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Atzerritarren arteansakabanatu nituen,baina han urrutian eregogoratuko dira nitaz,seme-alabak haziko dituzteeta itzuli egingo dira.

10. Egiptotik itzularaziko ditut,Asiriatik bilduko;Galaad eta Libanoraino ereeramango ditut,eta, hala ere,ez dute behar hainbat leku izango.

11. Haiek Egiptoko itsasoa igarotzean,itsas uhinak baretuko ditut,Nilo hondoa agortu egingo da.Asiriaren harrokeriaapaldua izango daeta Egiptorenaginte-makila kendua.

12. Neuk, Jaun honek, emango dietindarraeta nire izeneanegingo dute aurrera.Nik, Jaunak, esana».

Irakurri kapitulu osoa Zakarias 10