Itun Zaharra

Itun Berria

Zakarias 10:4-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Judatik aterako diraberonen buruzagiak,giltzarria bezain sendo,kanpadendaren taketa bezain tinko,guda-uztaia bezain gogor.

5. Gudari adoretsu izango dira,kaleko lokatza bezalazapalduko dituzte etsaiak guduan.Ni, Jaun hau, beraiekin nagoelakoegingo dute borroka;lotsatan utziko dituzteetsaien zaldizkoak.

6. Judako herriagudurako sendotuko dut,Joseren ondorengoeigaraipena emango diet,berriro aberrira eramango ditut,haietaz errukitu naizelako,eta sekula zapuztu ez banitu bezalaizango dira.Jauna naiz ni, haien Jainkoa,eta erantzungo diet haien erreguei.

7. Israeldarrakgudaria bezain adoretsu izango dira;alai egongo dira,edanak baleude bezala;hori ikustean,haien seme-alabak alaituko dira,poz-pozik jarriko diraJaunak egindakoagatik.

8. Txistua joko dut denak biltzeko,neuk askatu baititut;lehenago bezain ugari izango dira.

9. Atzerritarren arteansakabanatu nituen,baina han urrutian eregogoratuko dira nitaz,seme-alabak haziko dituzteeta itzuli egingo dira.

10. Egiptotik itzularaziko ditut,Asiriatik bilduko;Galaad eta Libanoraino ereeramango ditut,eta, hala ere,ez dute behar hainbat leku izango.

11. Haiek Egiptoko itsasoa igarotzean,itsas uhinak baretuko ditut,Nilo hondoa agortu egingo da.Asiriaren harrokeriaapaldua izango daeta Egiptorenaginte-makila kendua.

12. Neuk, Jaun honek, emango dietindarraeta nire izeneanegingo dute aurrera.Nik, Jaunak, esana».

Irakurri kapitulu osoa Zakarias 10