Itun Zaharra

Itun Berria

Zakarias 10:2-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Sasijainkoek, ordea,erantzun hutsalak ematen dituzte,igarleekgezurrezko agerpenak azaltzen,amets zoroak kontatzen,baliogabeko pozbideak iragartzen.Horregatik dabiltza galduaknoraezean,artzain gabeko ardiak bezala.

3. Honela dio Jaunak:«Artzainen aurkapizten da nire haserrea,nagusiei kontuak eskatuko dizkiet.Nik, Jaun ahalguztidun honek,zainduko dut neure artaldea,Judako herria, eta zaldi ohoretsubihurtuko dut guduan.

4. Judatik aterako diraberonen buruzagiak,giltzarria bezain sendo,kanpadendaren taketa bezain tinko,guda-uztaia bezain gogor.

5. Gudari adoretsu izango dira,kaleko lokatza bezalazapalduko dituzte etsaiak guduan.Ni, Jaun hau, beraiekin nagoelakoegingo dute borroka;lotsatan utziko dituzteetsaien zaldizkoak.

6. Judako herriagudurako sendotuko dut,Joseren ondorengoeigaraipena emango diet,berriro aberrira eramango ditut,haietaz errukitu naizelako,eta sekula zapuztu ez banitu bezalaizango dira.Jauna naiz ni, haien Jainkoa,eta erantzungo diet haien erreguei.

Irakurri kapitulu osoa Zakarias 10