Itun Zaharra

Itun Berria

Tobit 9:6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

abiatu ziren denak batera goizean goiz, ezteietara joateko. Raguelen etxera heltzean, Tobias mahaian aurkitu zuten. Jaiki zen Tobias salto batean eta agurtu zuen Gabael. Gabaelek negarrari eman zion eta Tobias bedeinkatu zuen, esanez: «Hau bai aita jator, on, zuzen eta eskuzabalaren seme jator eta ona! Bedeinka zaitzatela Jaunak zerutik zeu eta zeure emaztea, zeure aita eta zeure emaztearen ama! Goretsia Jainkoa, neure lehengusu Tobit bera ikusten ari naizela iruditzen baitzait».

Irakurri kapitulu osoa Tobit 9

Ikusi testuinguruan Tobit 9:6