Itun Zaharra

Itun Berria

Tobit 9:1-3-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Tobiasek Rafaeli dei egin eta esan zion:

2. «Azarias, ene laguna, hartu lau morroi eta bi gamelu eta zoaz Rage hirira. Sar zaitez Gabaelen etxera, erakutsi agiria eta eskura ezazu dirua. Ekartzazu Gabael ere eztei-jaira.

3-4. Badakizu egunak kontatzen ariko dela gure aita. Egun bat atzerago itzultzen banaiz, izugarrizko nahigabea emango diot. Bestalde, entzun duzu nolako zina egin duen Raguelek, eta nik ezin dut hautsi halako zina».

Irakurri kapitulu osoa Tobit 9