Itun Zaharra

Itun Berria

Tobit 8:8-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Eta biek, aho batez, esan zuten: «Amen, amen!»

9. Eta oheratu egin ziren gaua igarotzeko.

10. Raguelek, jaiki eta morroiak bildurik, hilobia egitera bidali zituen. Izan ere, hau zioen Raguelek bere baitan: «Hila egon dateke eta, ez diezagutela barrerik eta isekarik egin».

11. Hilobia bukatzean, Raguelek, etxera itzuli eta bere emazteari dei eginik,

12. esan zion: «Bidali neskameren bat logelara, bizi den ikustera. Segur aski hila egongo da, eta inork jakin gabe ehortziko dugu».

13. Neskameari dei egin, kriseilua piztu eta ireki zuten atea; neskameak, sartzean, biak elkarrekin lo zeudela ikusi zuen.

14. Gelatik atera eta esan zuen neskameak: «Bizirik dago, ez zaio ezer gertatu!»

15. Orduan, Raguelek zeruko Jainkoa goretsi zuen, esanez:«Goretsia zu, Jainkoa,zinezko gorespen guztiz!Goretsia zu menderen mendetan!

16. Goretsia zu,pozez bete nauzulako,ez baita gertatu nik uste nuena.Zure erruki handiari dagokionezhartu gaituzu.

17. Goretsia zu,seme eta alaba bakar hauen gupidaizan duzulako.Agertu, Jauna, zeure errukiaeta salbamena.Egizu hauen bizitzaalai eta zoriontsu iragan dadin».

18. Eta eguna argitu baino lehen, hilobia berriro betetzeko agindu zien morroiei.

19. Raguelek ogia ugari egiteko esan zion emazteari. Gero, ukuilura joan eta bi idi eta lau ahari harturik, presta zitzatela agindu zuen. Eta hasi ziren dena antolatzen.

20. Raguelek Tobiasi deitu eta, zin eginez, esan zion: «Hamalau egunez ez zara hemendik mugituko. Hemen geldituko zara nire etxean jaten eta edaten eta nire alabaren bihotza alaitzen, asko sufritu baitu.

21. Gero, nire ondasunen erdia hartu eta itzuliko zara onik aitaren etxera. Beste erdia ere zuena izanen da emaztea eta biok hilko garenean. Izan adore, seme, Edna eta biok ere aita-ama gaituzu eta. Zure emazte eta bion ondoan gaituzu gaurdanik eta betiko. Izan adore, seme!»

Irakurri kapitulu osoa Tobit 8