Itun Zaharra

Itun Berria

Tobit 8:7-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Horra, bada:neure ahaide honekin ezkondu naiz,ez grina txarra asetzeko,zuzen jokatzeko asmoz baizik.Erruki zakizkigu, beraz,eta egizu biok elkarrekinhel gaitezela zahartzarora».

8. Eta biek, aho batez, esan zuten: «Amen, amen!»

9. Eta oheratu egin ziren gaua igarotzeko.

10. Raguelek, jaiki eta morroiak bildurik, hilobia egitera bidali zituen. Izan ere, hau zioen Raguelek bere baitan: «Hila egon dateke eta, ez diezagutela barrerik eta isekarik egin».

11. Hilobia bukatzean, Raguelek, etxera itzuli eta bere emazteari dei eginik,

12. esan zion: «Bidali neskameren bat logelara, bizi den ikustera. Segur aski hila egongo da, eta inork jakin gabe ehortziko dugu».

13. Neskameari dei egin, kriseilua piztu eta ireki zuten atea; neskameak, sartzean, biak elkarrekin lo zeudela ikusi zuen.

Irakurri kapitulu osoa Tobit 8