6. Zeuk egin zenuen Adam,zeuk egin zenuen Eva emaztea ere,gizonaren lagun eta euskarriizan zedin,eta biengandik sortu giza arraza.Zeuk esan zenuen:“Ez da on gizona bakarrik egotea;egin diezaiodan dagokion laguna”.
7. Horra, bada:neure ahaide honekin ezkondu naiz,ez grina txarra asetzeko,zuzen jokatzeko asmoz baizik.Erruki zakizkigu, beraz,eta egizu biok elkarrekinhel gaitezela zahartzarora».
8. Eta biek, aho batez, esan zuten: «Amen, amen!»
9. Eta oheratu egin ziren gaua igarotzeko.
10. Raguelek, jaiki eta morroiak bildurik, hilobia egitera bidali zituen. Izan ere, hau zioen Raguelek bere baitan: «Hila egon dateke eta, ez diezagutela barrerik eta isekarik egin».
11. Hilobia bukatzean, Raguelek, etxera itzuli eta bere emazteari dei eginik,
12. esan zion: «Bidali neskameren bat logelara, bizi den ikustera. Segur aski hila egongo da, eta inork jakin gabe ehortziko dugu».
13. Neskameari dei egin, kriseilua piztu eta ireki zuten atea; neskameak, sartzean, biak elkarrekin lo zeudela ikusi zuen.
14. Gelatik atera eta esan zuen neskameak: «Bizirik dago, ez zaio ezer gertatu!»
15. Orduan, Raguelek zeruko Jainkoa goretsi zuen, esanez:«Goretsia zu, Jainkoa,zinezko gorespen guztiz!Goretsia zu menderen mendetan!