Itun Zaharra

Itun Berria

Tobit 8:1-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Afalostean, lotara joateko prestatu eta logelan sartu arte lagundu zioten mutilari.

2. Rafaelek esandakoaz oroiturik, Tobiasek arrainaren gibela eta bihotza zorrotik atera eta usainkiak erretzeko su-ontzian ipini zituen.

3. Arrain-usainak atzera eragin zion demonioari eta Egiptoko bazterretaraino egin zuen ihes airean. Rafaelek, atzetik joan, lotu eta esku-oinak kateatu zizkion bertan.

4. Raguel eta Ednak gelatik atera eta atea itxi zutenean, Tobiasek jaiki eta esan zion Sarari: «Ene emazte, jaiki, otoitz egin eta eska diezaiogun Jaunari gutaz errukitu eta eman diezagula osasuna».

5. Jaiki zen, bada, Sara eta otoitzean hasi ziren biak, osasuna eman ziezaiela Jaunari eskatuz.Tobiasek esan zuen:«Goretsia zu,gure arbasoen Jainkoa!Goretsia zure izenagizaldi eta gizaldietan!Gorets zaitzatelazeruek eta izaki guztiekmenderen mendetan!

6. Zeuk egin zenuen Adam,zeuk egin zenuen Eva emaztea ere,gizonaren lagun eta euskarriizan zedin,eta biengandik sortu giza arraza.Zeuk esan zenuen:“Ez da on gizona bakarrik egotea;egin diezaiodan dagokion laguna”.

7. Horra, bada:neure ahaide honekin ezkondu naiz,ez grina txarra asetzeko,zuzen jokatzeko asmoz baizik.Erruki zakizkigu, beraz,eta egizu biok elkarrekinhel gaitezela zahartzarora».

8. Eta biek, aho batez, esan zuten: «Amen, amen!»

9. Eta oheratu egin ziren gaua igarotzeko.

10. Raguelek, jaiki eta morroiak bildurik, hilobia egitera bidali zituen. Izan ere, hau zioen Raguelek bere baitan: «Hila egon dateke eta, ez diezagutela barrerik eta isekarik egin».

11. Hilobia bukatzean, Raguelek, etxera itzuli eta bere emazteari dei eginik,

Irakurri kapitulu osoa Tobit 8