Itun Zaharra

Itun Berria

Tobit 6:5-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Zabaldu zuen mutilak arraina eta, behazuna, bihotza eta gibela hartu ondoren, arrain-puska bat erre eta jan egin zuen; gainerakoa gazitu.

6. Ekin zioten berriro bideari biek batera. Mediara hurbildu zirenean,

7. mutilak galdetu zion aingeruari:—Azarias, ene anaia, zein sendagai ateratzen da arrainaren bihotz, behazun eta gibeletik?

8. Aingeruak erantzun:—Demonioak edota espiritu gaiztoren batek gizon nahiz emakumeren bati erasotzean, halakoaren aurrean arrainaren bihotza eta gibela errez gero, ez dio berriro erasoko; betiko ihes egingo du.

9. Behazunez, berriz, igurtzi begiak lausoturik dituenari, haize eman begietara eta sendatu egingo zaizkio.

10. Median sartu eta Ekbatana hirira hurbiltzean,

11. Rafaelek esan zion mutilari:—Tobias, ene adiskide!Tobiasek, orduan:—Zer?Eta aingeruak:—Gaurko gaua Raguelen etxean emango dugu. Ahaidea duzu. Sara izeneko alaba

12. bakarra du; ez du beste semerik, ez alabarik, Sara baizik. Zu zaitu ahaiderik hurbilena; horregatik, beste inork baino eskubide handiagoa duzu berarekin ezkontzeko, baita beraren aitaren ondasunak ondaretzat hartzeko ere. Neska zuhurra eta kementsua da eta oso polita; etxe onekoa du aita.

Irakurri kapitulu osoa Tobit 6