Itun Zaharra

Itun Berria

Tobit 14:12-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Ama hil zitzaionean, aitaren ondoan ehortzi zuen Tobiasek. Gero, bere emaztearekin Mediara alde egin eta Ekbatanan bizi izan zen, Raguel bere aitaginarrebaren etxean.

13. Egoki zaindu zituen aita-amaginarrebak beren zahartzaroan eta Mediako Ekbatanan ehortzi. Bera izan zen Raguelen ondasunen oinordeko, baita bere aita Tobitenena ere.

14. Denek estimatua hil zen ehun eta hamazazpi urterekin.

15. Hil aurretik jakin zuen nola hondatu zuten Ninive eta ikusi zituen Kiaxarek, Mediako erregeak, Mediara erbesteratutako ninivetarrak. Tobiasek Jainkoa goretsi zuen Ninive eta Asiriako jendeari egin zionagatik, eta hil aurretik poztu ahal izan zen Niniveri gertatuagatik, eta Jainko Jauna goretsi zuen menderen mendetan.

Irakurri kapitulu osoa Tobit 14