Itun Zaharra

Itun Berria

Tobit 11:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Ninive ondoan dagoen Kaserin hirira hurbiltzean, esan zion Rafaelek Tobiasi:

2. «Badakizu nolako egoeran utzi genuen zuen aita.

3. Har diezaiogun aurrea zure emazteari, denak heldu bitartean etxea prestatzeko».

4. Eta biak batera aurreratu ziren. Rafaelek, berriro, Tobiasi: «Hartu eskuan behazuna». Zakurra haien atzetik joan zen.

5. Bitartean, Ana eseria zegoen, semea bidean noiz agertuko zain.

6. Eta bazetorreneko bihozkada izanik, esan zion aitari: «Badator semea bere bidelagunarekin».

7. Etxera heldu baino lehen, Rafaelek esan zion Tobiasi: «Badakit zuen aitaren begiak sendatuko direla.

Irakurri kapitulu osoa Tobit 11