Itun Zaharra

Itun Berria

Tobit 1:17-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. gose zirenei neure ogia eman ohi nien eta biluzik zeudenei neure janzkiak. Eta neure herritarren baten gorpua Niniveko harresiez kanpora jaurtia ikusten banuen, lur ematen nion.

18. Behinola, garaitu egin zuten Senakerib Judean, zeruko Erregeak zigortu egin baitzuen hark esandako hainbeste biraorengatik. Amorruz beterik handik itzultzean, israeldar asko hilarazi zuen. Eta nik, hildako guztien gorpuak hartu eta lur eman nien. Senakeribek gorpu haien bila bidali zituen batzuk, baina alferrik.

19. Ninivetar batek, ordea, erregeagana joan eta ehorzketak nik egin nituela esan zion. Orduan, gorde egin nintzen. Gero, erregeak nire berri bazuela eta ni hiltzeko bila zebilela jakitean, beldurturik, ihes egin nuen.

20. Ondasun guztiak kendu zizkidaten; ez zidaten deus ere utzi erregearen altxortegira eraman gabe, neure emazte Ana eta seme Tobias izan ezik.

21. Berrogei egun igaro baino lehenago, hil egin zuten erregea bere bi semeek eta Ararat mendira ihes egin. Haren seme Asarhadon izan zen hurrengo erregea. Honek Ahikar, nire anaia Anaelen semea, egin zuen erreinuko finantzen arduradun, administrazio osoaren gain ere agintea emanez.

22. Ahikarrek nire alde hitz egin zuelarik, Ninivera itzuli ahal izan nintzen. Ahikar hura Asiriako errege Senakeriben garaian ere edarizain nagusia izana zen, baita zigiluzaina eta administrazio eta finantzen arduradun nagusia ere. Asarhadonek berretsi egin zuen beraren eginkizunetan.Esan bezala, Ahikar nire senitartekoa zen, iloba bainuen.

Irakurri kapitulu osoa Tobit 1